Koronabirusak sortutako egoerari, hau da, itxiladiari aurre egiteko Bertsozale elkarteak "etxetik mugitu gabeko bidaia honetan" bertsolaritza "bidaide" aparta izan daitekeela dio. Hortaz, bertsolaritzarekin "ondo pasatzen jarraitzeko, sortuz eta entzunez" hainbat baliabide proposatu ditu: Bertsoikagela.eus (haurrekin bertsolaritza modu jolasgarrian lantzeko), Bertsoeskola.eus (haur zein heldu, bertsotan trebatzeko), Bertsoa.eus (bertsoak ikusi eta entzun) eta ikus-entzunezkoak, besteak beste, Mundu bat ahoz aho eta What is bertsolaritza?.
Etxean bertsolaritzaz gozatzeko baliabideen zerrenda osoa: bertsozale.eus.