Pedro Sanchez Espainiako presidenteak gaur arratsaldean jakinarazi duenez, funtsezkoak ez diren lanetan aritzen diren langileak etxean geratu beharko dira martxoaren 30etik apirilaren 9ra. Espainiako Gobernuaren asmoa mugikortasuna ahalik eta gehien murriztea da. Erabateko itxialdiari alternatiba bat dela esan du Sanchezek, beraz, langileak etxean dauden bitartean soldata jasotzen jarraituko dute, baina gero lan ordu horiek berreskuratu beharko dituzte.
Funtsezko jardueren zerrenda:
- Elikagaiak ekoizteko jarduerak.
- Elikadurak garraiatzeko jarduerak.
- Elikagaiak banatzeko jarduerak.
- Osasun eta farmazia arloko jarduerak.
- Estatuko segurtasun indarrak.
- Bidaiari eta merkantzia zenbait garraio.
- Energia elektrikoaren sorkuntza eta banaketa.
- Ura eta gasa banaketa.
- Petroleo fintze, erregai banaketa eta gasolindegiak.
- Telekomunikazioak.
- Kaiak eta aeroportuak.
- Komunikabideak.