Koronabirusa Sakanan

Genero-indarkeria kasuan: maskarilla 19

Guaixe 2020ko mar. 31a, 15:15

Botika batean sartzeko ilaran zain pasa den astean.

Indarkeria egoera bizi duten edo jasateko arriskua duten emakumezkoak farmaziatan Maskarilla 19 esate hutsarekin artatzeko protokoloa martxan jarriko da.

COVID-19k eragindako pandemia etxeko konfinamendua eragin du. Tratu txarrak ematen dizkion pertsona batekin bizi diren emakumezkoendako egoera oso zaila da. Erasotzailea hain gertu egotean telefono bidez laguntza eskatzea ez da batere erraza. Konfinamenduak genero-indarkeria kasuak ez handitzeko eta emakumezkoek modu errazean bere egoeraren berri emateko maskarilla 19 kanpaina indarrean da. Indarkeria bizi duten edo horretarako arriskua duten emakumezkoek farmaziara joan daitezke. Botikariari maskarilla 19 esaten badiote berak, jasotako jarraibideen bidez, telefonoz host egin eta emakume horiek babesteko eta artatzeko protokolo bat jarriko dute abian. Hala jakinarazi du gaur Nafarroako Gobernuak. Foru administrazioak bere egin du Kanariar Uharteetan sortutako ideia.

Foru administraziotik azaldu dutenez, ekimen horrek lau helburu ditu. Aurrena, emakumezkoei beraien egoeraren berri emateko bideak erraztea eta adieraztea ez daudela bakarrik. Hurrena, erasotzaileei beraien jokabidea burutik kendu nahi diete. Bestetik, genero-indarkeriaren kontrako borrokan gizarte eragileak busti nahi dituzte. Eta atzena, jendartea genero-indarkeriarekin sentsibilizatu nahi da. 

Jarain.app 
Web gune eta aplikazio horretan Sakanako baliabide guztien berri ematen da.