Koronabirusa Sakanan

Euskaraz ari diren irratiak elkar harturik

Guaixe 2020ko api. 3a, 09:16
Irratiko mikrofonoak.

Bigarren ostiralez segidan, gaur, 11:00etan, euskara hutsean ari diren 17 irrati kantu bera jarriko dute. Atzera ere,  Ken Zazpiren "hel nazazu eskutik" izanen da. Beleixe Irratiak ere ekimenarekin bat egin du.

Joan de ostiralean bezala, gaur ere, euskaraz aritzen diren irrati guztiak elkartuta, abesti bat eskainiko dute. 17 irratik bat eginen dute gaur, 11:00etan. Euskadi Irratiak, Gazteak, Bizkaia Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak, Euskalerria Irratiak, Gure Irratiak, Irulegiko Irratiak, Antxeta Irratiak, Xiberoko Botzak, Amikuze Irratiak, Antxeta 2 irratiak, Arrasate Irratiak, Xorroxin Irratiak, Beleixe Irratiak, Esan Erran irratiak, Karrape Irratiak eta Aralar Irratiak bat eginen dute une batez. 

Elkar hartuta, beti indartsuagoak garelako! Eta Irratiak hori ere badu, elkargune paregabea dela. Horretan sinistuta gaudenez, eta momentuz eskutik hartzerik ez dugunez, musikaren doinuek balioko dute horretarako. Eta Ken Zazpiren "Hel nazazu eskutik" abestia aldi berean 17 irratietan entzunen da.