Koronabirusak sortutako osasun krisiari aurre egiteko Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuen martxoaren 13an. Martxoaren 21ean bi astez luzatu zuen alarma egoera eta Pedro Sanchezek gaur egindako agerraldian alarma egoera, eta, beraz, konfinamendua beste bi astez luzatuko dela esan du. Beraz, apirilaren 26 arte luzatzen da alarma egoera. Alarma egoera "moldagarria" izango dela esan du Sanchezek, hau da, neurriak aldatuz joango direla.
Gaixotuen "kurba" goraino jo duela esan du Espainiako presidenteak. Aldi berean, duela ia hilabete bat hartutako neurriek emaitzak izan dituztela esan du. Hala ere, "prebentziogatik" eta kurba benetan jaitsi arte alarma egoera luzatzea erabaki du. Heldu den astean Espainiako MInistroen batzarran onartuko dute alarma egoeraren luzapena.
Kurbaren igoera "zaila" izan bada, "jaitsiera ere zaila" izango dela adierazi du Sanchezek. Herritarrek egindako "sakrifizioa" eskertu du.
Bide batez, datozen egunetan neurri pakete berriak onartuko dituztela esan du Espainiako presidenteak: "inor ez da atzean geldituko".