"Saiatuko gara lehen hitza euskaraz egiten?"

Guaixe 2020ko api. 28a, 09:04

Itxialdian egon arren, bada etxetik kanpo mantentzen den harreman mota bat: erosketak egitera ateratzean sortzen dena, hain zuzen ere. 

Etxean egon arren tarteka etxetik irten beharra izaten dugu auzoko dendan erostera, supermerkatura, okindegi, arraindegi, harategi, barazki dendara edo egunkari bila. Gaurko proposamena momentu horiei lotuta dator: dendan sartzen garenerako, ilaran zain gaudenerako… saiatuko gara?