Horietako bati lotuta dator gaurko proposamena. Asteazkenetan ikuslearen eguna izaten ohi da Euskal Herriko hainbat zinema aretotan. Zinemara joan eta filmeak ikusteko baliatzen du eguna hainbat zinezalek. Orain ezin dugu zinema aretoetara joan, baina ikus ditzagun euskarazko filmeak eta tartea har dezagun ingurukoekin filmeen gainean aritzeko.
Aldi bereko emanaldia
Etxealditik Euskaraldira ekimenaren barruan, eta TOKIKOM toki komunikabideen bateraguneak eta EiTBk duten akordioa oinarri, euskarazko bi film emitituko dira gaur. ETBn eta TOKIKOMeko telebistetan eta web guneetan ikusteko aukera izanen dira. Gaur, 16:00etan, www.guaixe.eus-en haietako bat ikusteko aukera izanen da: Elkano: lehen mundu bira. 2019an mustutako animazio filma da, Angel Alonsok zuzendua. Jose Antonio Vitoria eta Garbiñe Losadak Juan Sebastian Elkanoren ibileratan oinarritu zuten filmerako egindako gidoia. TOKIKOMeko telebistek 21:00etan Gartxot filmaren emanaldia eskainiko dute.
Eskaintza zabala
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk, etxean goxo egoteko euskarazko baliabideen zerrenda osatu zuen. Handik hartu dugu filmeei, marrazki bizidunei eta telesaileei buruzko honako loturak:
Haurrendako
- Euskarazko filmak
- Go!azen telesailaren azken denboraldiko 13 kapituluak
- Iparra.eus kanaleko marrazki bizidunak: Mamu harrapakariak, Fernando Amezketarra…
- Euskal encodings: haurrentzat telesailak eta filmak (deskargatu egin behar dira)
- Haurrentzat gaikako abestiak: marrazki bizidunak, festak, jolas abestiak…
Helduendako
Filmak eta telesailak
- Euskarazko filmak
- Euskal Herriko satira politikoaren trilogia:
- Kartzela webseriea, arnasguneetako hainbat gazte BEC-en harrapatuta gelditu ostean, haien tirabirak kontatzen dituena
- Ihesaldia telesaila: 1976an Basauriko kartzelako bost presok egin zuten ihesaldi saiakera
- Argia astekariaren multimedia kanala
- 222 film labur
- 946 erreportaje
- 311 elkarrizketa
- 159 etxeko bideo
- 153 ekitaldi
- 473 hitzaldi eta elkarrizketa
- 22 antzerki-lan
- 268 telebista-kanaleko webgune