TRAILERRA

'Gartxot' filma, Etxealditik Euskaraldira ekimenaren barruan

Guaixe 2020ko api. 29a, 16:29

Gaur, asteazkena, 21:00etan, 'Gartxot' filma guaixe.eus -en zuzenean ikusteako aukera izanen da. 

Etxealditik Euskaraldira ekimenaren barruan eta Tokikom-en eta EITBren arteko lankidetza hitzarmenari esker, ETBk, tokiko telebistek eta Guaixek aldi berean Gartxot filmaren emanaldia eginen dugu gaur, asteazkena, 21:00etan. 

Gartxot filma 2011n estrenatu zuten. Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik zuzendutako animaziozko filma da, eta Urmenetaren izen bereko komikian oinarrituta dago. Era berean, komikia Arturo Kanpionek 1917an idatzitako Gartxot, Itzaltzuko bardoa liburuan oinarrituta dago.

Sinopsia: Gartxot Itzaltzuko bardoa da. Orreagako abade berriak gogokoa ez duenez, deserriratu eta haren seme Mikelot bahituko du. Latinez kantatuko duen fraidea bilakatu nahi du abadeak Mikelot.