Zein da aurtengo maiatzaren 1eko leloa?
UGTk eta CCOOk lelo bateratua aukeratu dugu aurten maiatzaren 1a ospatzeko: “Lana eta Zerbitzu Publikoak. Beste eredu sozial eta ekonomiko bat beharrezkoa da”. Era berean, UGTk modu osagarrian eta berezko lelo gisa honako hau erabiltzen du: “Ez diogu birus honi zure eskubideekin bukatzen utziko”.
Zergatik?
Lelo horiek aukeratu ditugu, lehenik eta behin, funtsezko zerbitzuak edo sektoreak deitu diren horietan, pandemiaren aurkako lehen lerroan buru-belarri egon diren langileen ahalegina eta profesionaltasuna aitortzeko. Pertsona horietako askok, baldintza kaskarretan eta behar besteko babesik gabe, osasuna jokatu dute eta, kasu batzuetan, bizitza lanean utzi dute. Zerbitzu publikoen garrantzia azpimarratu nahi izan dugu, arlo publikoa oro har, birusari eta haren ondorioei eusteko dike nagusi gisa. Aurreko ekonomia krisian PPren gobernuek aplikatutako murrizketek eta politika neoliberalek osasun sistema publikoa higatu zuten eta, hala ere, aurre egin behar izan dion izugarrizko erronkak eskatzen zuen mailan egon da. Baina, era berean, gobernuak lana eta langileak babesteko hartu dituen neurrien hedapena baloratu nahi izan dugu, ezinbesteko ABEEEn bidez, bai eta gizarte-babeseko sarea kolektibo behartsuenendako ere, eta, bereziki, lanik eta diru-sarrerarik gabe geratuko direnendako aplikatuko den oinarrizko errenta.
Zer aldarrikatuko duzue ostiralean?
Maiatzaren 1ean, pandemiak sartu gaituen krisitik irtenbide bidezkoago eta solidarioago bat aldarrikatuko dugu. Aurreko akatsak errepikatuko ez dituen krisitik irtetea, ondorio guztiak langileen bizkar gainean jarriko ez dituena. Beste ekonomia eta gizarte eredu bat aldarrikatuko dugu, inbertsio publikoarekin, zerbitzu publiko gehiagorekin eta hobeekin eta gizarte-babeserako sare zabal batekin.
Nola atera beharko genuke krisi honetatik?
UGTk uste du krisi honetatik ateratzeko ekonomia eta enplegua suspertzeko plan handi bat behar dela, adostasun politiko, ekonomiko eta sozial handienetik abiatuta egina, bai Parlamentuan, bai Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluan. Plan horrek, adierazi dudan bezala, hiru oinarri nagusi izan behar ditu: ekonomia hazkundea eta kalitatezko enplegua bultzatuko duten anbizio handiko neurriak; zerbitzu publikoak indartzea, bereziki gure osasun-sistema publikoa, baina baita mendekotasuna duten pertsonen arreta ere; eta gizarte-babeseko sarea zabaltzea.
Zer deialdi dituzue?
Aurtengo deialdiak birtualak dira, ezin baita manifestaziorik egin kalean. Ildo horretan, gure buruzagiak sare sozialen bidez egingo ditu bere diskurtsoak, era berean, funtsezko zerbitzuetako langileak omenduko ditugu; banakako manifestazio bat egingo dugu leihoetan eta balkoietan, sare sozialetan jarriko diren argazkien bidez; eta arratsaldean, kontzertua eta kultur jarduerak eginen ditugu youtube bidez.
Deiaildiak
10:00etan Unai Sordoren eta Pepe Alvarezen prentsaurrekoa.
12:00etan Premiazko sektoreko langileen omenezko bideoa.
12:30ean Idazkari nagusien hitzaldiak.
13:00ean Manifestazio birtuala.
17:00etan Kontzertuak, premiazko arloetako langileen omenez. Sare sozialen bidez.
20:10ean Kontzertuak, nazioarteko izaerakoa. Sare sozialen bidez.