Sakanako Mankomuniteak zabor bilketa organikoan jasotakoarekin konposta egiten du Arbizuko zabortegian. Sakandarrek konpost hori dohain eskuratu ahal izango dezakete astelehenetik, maiatzaren 11tik aurrera Arbizuko zabortegira hurbilduz gero. Etxebizitza bakoitzeko hiru zaku konpost eraman ahalko dira, eta Mankomunitatetik azaldu dutenez, zaku kopuru mugatua dutenez, gomendagarria da norberak bere zakuak eramatea han bertan konpostarekin betetzeko.
Astelehenetik aurrera, goizeko 09:00etatik 14:30ak arte jaso ahal izango da konposta Arbizuko zabortegian, baina COVID-19 gaitza sortutako egoera dela eta, segurtasun neurriak hartu beharko dira. Horrela, iristean kotxea aparkalekuan utzi beharko da eta ondoren bulegotik pasatu. Bulegora sartzerakoan, derrigorrezkoa izango da eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea, eta gomendagarria da maskara eramatea. Pertsona bakarra sar daiteke da bulegora, gainontzekoek aparkalekuan itxaron beharko dute konposta kargatzera joateko baimena izan arte. Eta, jakina, 2 metroko segurtasun distantzia mantenduko da beti. Edozein zalantza argitzeko edo galdera egiteko 900 730 450 telefonora hots egin daiteke.