Galde-erantzunetara jolastu nahi?

Guaixe 2020ko mai. 7a, 19:00

Egunean behin aplikazioa mugikorrean zabalik. Argazkia: www.araialdea.eus

Bueltan da Egunean Behin galde-erantzunen jokoa. Laugarren denboraldia pasa den astean hasi zen

Egunero hamar galdera. Haiek erantzuteko aukerak. Eta erantzun zuzena eman beharra. Ahalik eta azkarren. Horren arabera jokalariek puntuak lortzen dituzte eta lortutakoen arabera sailkapenean postu batean edo bestean bukatuko dute. Galde-erantzunen jokoan aritzeko telefono mugikorrera deskargatu beharko duzu aplikazioa. 

Hamar galdera besterik ez, egunero. Joan den astelehenean hasi zen laugarren denboraldia, Etxealditik Euskaraldira kanpainarekin bat eginez. Denboraldi berri hau hamar aste iraunen du, hau da, garila hasieran despedituko da. Aurreko denboraldian bezala, jokalari bakoitzaren asteko bost puntuazio onenak batuko zaizkio sailkapen orokorra egiteko. Onenek Euskal Herriko finala jokatuko dute. Momentuz ez dago argi presentziala izanen den edo bideoz zuzenean emanen duten. Denboraldiaren babeslea Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetza da.

Taldeak 
Egunean Behin jokoak taldeak sortzeko aukera ematen du. Guaixe-ren ekimenez Sakana sortu zen. Hartan 363 pertsona daude izena emanda. Hartan sartu nahi duenak 2B2160 giltza sartu behar du. Hirugarren denboraldiko irabazlea Beñat Agirre izan zen. Hark eta denboraldi berriko irabazleak Guaixe25 kit-a jasoko dute sari gisa. Jokalariak talde batean baino gehiagotan parte hartu dezakete. Ibarrean hainbat herrietan sortu dituzte Egunean Behin-eko taldeak, esaterako: Lakuntza (BC97D3), Bakaiku (1C2051), Urdingo Herria (A253A9), Altsasu (C5FD3D) eta Ziordian (CBBAF8) badaude. 

80.000 erabiltzaile
Hirugarren denboraldiko azkeneko asteetan jokoak asteko izan zituenak. 100.000 lagunek jokatu dute noizbait.