Koronabirusa Sakanan

Nafarroa lehen fasera pasako da

Guaixe 2020ko mai. 8a, 20:19

Astelehenean, maiatzaren 11n, Nafarroa lehen fasera pasako dela jakinarazi du Maria Txibite Nafarroako presidenteak. 

Espainiako Osasun Ministerioak lehen fasera pasatzeko baimen eman dio Nafarroari, Maria Txibite Nafarroako presidenteak konfirmatu duenez. Txibitek azaldu duenez, asteazkenean aurekztu zuten deskonfinamenduaren hurrengo fasera pasatu ahal izateko txostena. Txosten horretan, Nafarroaren epidemiaren datuak eta gaixotasunaren brote berrien aurren osasun zerbitzuaren ahalmena ikertu zuten. Hortaz, datuen arabera Espainiako Osasujn Ministerioak lehen fasera pasatzeko baimena eman du. 

Nafarroako presidenteak, osasun arloko langileak egindako lana eskertu du. Baita enpresek eta jendarteak "errealitate berrira egokitzeko" egindako esfortzua baloratu du ere. "Aurrera egiteko esfortzu horrek berdin jarraitu behar du. Distantzia eta higiene neurriak mantentzen jarraitu behar dugu". Lehen fasera pasatzeak "poza" ematen diola onartu du Nafarroako presidenteak, eta "indarra" helarazi du. "Hurrengo faseetara pasatzeko norbanakoen respontsabilitatea behar dugu". 

Zer egin daiteke astelehenetik aurrera?
Espainiako Gobernuak apirilaren 28an jakinarazi zuenaren arabera, eta Txibitek aurreratu duenez, astelehenetik aurrera "aktibitate sozialak eta ekonomikoak handituko dira": besteak beste, hamar pertsona arteko bilkurak onartuko dira etxe barruan eta kanpoan; taberna eta jatetxeen terrazak irekiko dituzte eserlekuak % 50era mugatuta; azoka eta 400 metro koadro arteko dendek irekitzeko baimena izango dute eta ordutegietan mugak egongo dira; terrazak edo ostalaritzan, hotel edo alojamendu turistikoak irekitzeko baimena izango dute baina espazio komunak ezingo dira erabili. Otoitzerako guneak ireki ahal izango dira aforoa neurtuta. 

 

Erlazionatuak

Deseskalatze prozesua

Guaixe 2020 mai 04 Sakana