San Pedroko haritza sutan

San Pedroko haritzaren azken uneak

Guaixe 2020ko maiatzaren 11

Atzo goizaldean ekaitz indartsuak izan ziren Sakanan, eta tximista batek San Pedro zelaiko haritzan jo zuen. Ondorioz, zuhaitza barrutik erre zen eta arratsaldean erori zen. Suhailtzaileek sua itzali zuten ondoren. Azken orduetan, altsasuar asko San Pedrora gerturatu dira haritza ikustera.