Duela 25 urte...

Haurrendako mendi-ibilaldi neurtua

Guaixe 2020ko mai. 12a, 09:41

Naturarekin harremana eta kirola sustatu asmoz antolatu zen

Altsasu, Urdiaingo igerilekuak, Sarabe, Uletxe eta Altsasu. Hiru ordu eta erdiko ibilbidea egin zuten ia 200 haurrek. Irurtzungo, Lakuntzako, Etxarri Aranazko, Altsasuko, Tuterako, Aguraingo eta Beasaingoak ziren haurrak. Akaberan zozketak izan ziren. Parte-hartzaileak hiru minutuko tartearekin abiatu ziren. Altsasuko Mendigoizaleak antolatu zuen eta Nafarroako Kirol Institutuak eta Sakanako Kirol Batzordeak diruz lagundu zuten.