Uharte Arakilgo Udalak, bere izenean eta Irañeta eta Arruazuko udalen ordezkari gisa, administrari ofizial bat kontratatzeko deialdia egin du. Kontratatutako pertsonak aldi baterako ezintasunagatiko ordezkapenak eginen du, lanaldi osoan eta C mailako lanpostuan. Ofizial administrari lana egin nahi duenak EGA hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izan beharko du. Uharte Arakil, Arruazu eta Irañetako udalek administrazio-zerbitzuen elkartea osatzen dute eta kontratatutako pertsona hori hiru toki erakundeendako lan eginen du Uharte Arakilgo udaletxean.