Ur-kontagailuen irakurketari buruzko Mank-en oharra

Guaixe 2020ko mai. 15a, 10:36
Kontagailuko irakurketa egiterakoan kontuan hartu beharreko zenbakiak beltzak dira.

Etxe barruan dauden kontagailuen irakurketa norberak egin beharko du eta Ur Zerbitzuari jakinarazi.

 Sakanako Mankomunitateko Ur Zerbitzua astelehenean hasi zen aurtengo bigarren hiruhileko ur kontsumoko irakurketak egiten. Halakoak Irurtzunen, Lakuntzan, Arbizun, Bakaikun, Iturmendin, Urdiainen eta Olatzagutian egiten ditu. Hala ere, COVID-19 gaitzak eragindako pandemiagatik Ur Zerbitzuak hainbat neurri hartu behar izan ditu. Horien artean dago zerbitzuko langileak etxe barrura sartu ezin izatea. Horregatik, Sakanako Mankomunitatetik ur-kontagailua etxean dutenei eskaera egin diete: norberaren ur kontsumoa apuntatu eta Ur Zerbitzuari jakinarazi bai telefonoz (948 464 867, 4. luzapena), bai whatsapp mezu bidez (663 399 732) edo e-postaz (ura@sakana-mank.eus). Kontagailuan komaren aurretik dauden beltzezko zenbakiak dira eman behar direnak.