Koronabirusa Sakanan

Jendea terrazetan

Guaixe 2020ko mai. 18a, 14:10

Foruzaingoko patruilak Altsasuko Arkangoa kalean.

Herritarren deiak eskatuta Foruzaingoa Arbizun eta Altsasun agertu zen larunbatean.

COVID-19 gaitzak sortutako pandemiaren arintze neurrien artean dago tabernetako terrazak zabaltzea. Eta aukera dagoenez hainbat sakandarrek senide edo lagunekin egoteko tabernetara jo du. Norbaiten gaztigua jaso ondoren, larunbatean Foruzaingoa Arbizura joan zen terrazetan jende pilaketa posiblea zegoelako. Jabearekin hitz egin ondoren egoera normaldu zen. Altsasun gauza bera gertatu zen. Foruzainetako batek megafoniaz gogorarazi zuen fase honetarako hamarreko taldeak baimendu direla eta bi metroko tartea egon behar dela pertsonen artean. Oharra gaztelaniaz egin zuen soilik. Hori esanda bi patruilak joan ziren.