Duela 25 urte...

Xota Ohorezko Mailara begira

Guaixe 2020ko mai. 25a, 09:38

Areto futboleko lehen mailara igotzeko borroka betean zegoen Xota

Maiatzaren 20an joanekoa eta 27an itzuliko partidak zituen Madrilgo Ces Boadilla taldearen kontra. Irabaziz gero ere beste bi kanporaketa jokatu behar lituzke Xotak maila gorenera iristeko. Plantilla zortzi irurtzundarrek, hiru iruindarrek eta lasartear eta aragoar banak osatzen zuten. Taldea animatzeko, zaleak 27a noiz iritsiko zen zain zeuden.