Zetak taldea Km Zero Musik Fest jaialdian

Guaixe 2020ko mai. 21a, 09:44
Jaialdiaren aurkezpena. NAF. GOBERNUA

'Km Zero Musik Fest' jaialdia antolatu dute Nafarroako Gobernuak eta Baluartek. Festibala gaur hasiko da eta ekainaren 20ra arte iraungo du. Online bidezko hamar kontzertu eskainiko dituzte, haien artean Zetak taldearena. 

Km Zero Musik Fest online bidezko kontzertuak eskainiko dituen jaialdia da. Nafarroako Gobernuak eta Baluartek antolatu dute, eta Nafarroako hamar taldetako kontzertuak eskainiko ditu. Jaialdia gaur, maiatzak 21, hasiko da eta ekainaren 21era arte iraungo du. Pello Reparazen Zetak taldeak jaialdian parte hartuko du. Maiatzaren 24an, igandean, izanen da bere kontzertua. 

Jaialdia zuzeneko musika bultzatzeko beharratik sortu da, eta arte eszenikoetako zein musikako emanaldietarako modelo berriak analizatzea du helburua; online eta hibridoak (presentziala eta online). Kontzertuak zuzenean emitiko dituzte Baluarteren areto nagusitik eta lehenengo kontzertuetan ez da publikorik egongo. Kontzertuetara edozeiz dispositibo mugikorretatik sartzeko aukera izango da eta bakoitzak 1,99 euroko prezioa izango du. Hamar kontzertuak ikusteko bonoak 9,99 euroko prezioa da. 

Egitaraua

Maiatzaren 21, osteguna

  • Cobardes

Maiatzaren 22, ostirala

  • Iker & Alfredo Piedrafita

Maiatzaren 24, igandea

  • Zetak

Ekainaren 4, osteguna

  • Lemon y Tal

Ekainaren 5, ostirala

  • Kai Etxaniz

Ekainaren 11, osteguna

  • Razkin + Grupo

Ekainaren 12, ostirala

  • Gussy + Los Tripulantes

Ekainaren 18, osteguna

  • Nahiak Nahi

Ekainaren 19, ostirala

  • Flitter

Ekainare 20, larunbata

  • El columpio asesino