Mankomunitateak arreta zuzeneko zerbitzua eskainiko du astelehenetik aurrera

Guaixe 2020ko mai. 21a, 19:25
Sakanako Mankomunitateko Lakuntzako egoitza.

Sakanako Mankomunitateko Lakuntzako egoitza zabalik egongo da, baina aurretik hitzordua eskatu beharko da, telefono edo e-mail bitartez.

COVID-19 birusak sortutako egoeraren aurrean Sakanako Mankomunitateko zerbitzuek lanean segi dute baina horietako gehienak, zabor bilketa izan ezik, modu telematikoan. Mankomunitateko langileek telelanean egin dute euren lana, baina astelehenetik aurrera Sakanako Mankomunitateak Lakuntzan duen egoitzara bueltatuko dira, beharrezko neurriak hartuta. Beraz, astelehenetik, maiatzaren 25etik aurrera herritarrei arreta zuzena eskainiko zaie Mankomunitateko bulegoetan, baina horretarako aurretik hitzordua hartu beharko dute, telefonoz edo posta elektroniko bitartez. 

Hitzordua eskatzeko telefono eta posta elektronikoak
Zerbitzu orokorra: info@sakana-mank.eus / 948 464 867, 2 luzapena.
Euskara Zerbitzua: euskara1@sakana-mank.eus edo euskara2@sakana-mank.eus / 948 464 840.
Kirol Zerbitzua: kirolak@sakana-mank.eus  / 948 464 866.
Etxebizitzen zahar-berritzea: ezabu@sakana-mank.eus / 948 576293.
Zabor bilketa: hz5@sakana-mank.eus edo hz2@sakaana-mank.eus / 900 730 450.
Ur Zerbitzua: ura@sakana-mank.eus / 948 464 867, 4 luzapena.
Anitzartean kulturartekotasun Zerbitzua: anitzartean@sakana-mank.eus / 648 070 710.
Berdintasun Zerbitzua: berdintasuna@sakana-mank.eus / 948 464 867.