Koronabirusa Sakanan

Astelehenean Nafarroa bigarren fasera

Guaixe 2020ko mai. 22a, 14:54

Espainiako Osasun Ministerioak jakinarazi du astelehenetik aurrera Nafarroa deskonfinamenduaren prozesuaren 2. fasera pasatuko dela. 

 

Nafarroa astelehenean neurrien arintze prozesuaren 2. fasera pasako da. Besteak beste, tabernetara eta jatetxeetara sartzeko aukera izango da, baina bakarrik edukieraren % 30 bete ahalko da eta ezingo da barran kontsumitu. Gainera, 15 pertsona biltzeko aukera izango da, lehen fasean baino bost pertsona gehiago. Bestetik, ikuskizun publikoetan 200 pertsonetako edukiera izango dute. Bajerak eta gastronomia elkarteak itxita jarraituko dute.