Alarma egoeraren arintze neurrien bigarren fasean hasiko da bihar, astelehena, Nafarroan eta Hego Euskal Herrian. Fase berriak araudi berria ekarriko du, hala ere, aurrekoarekin aldaketa txikiak izanen ditu. Dena ondo badoa, bigarren faseak bi aste iraunen du, hau da, ekainaren 7ra arte.
Ostegunetik aurrera maskararen erabilera derrigorrezkoa da bi metroko segurtasun distantzia mantendu ezind enean. Aurreko asteetan bezala, egunetik egunera arauak eta neurriak alda daitezke. Gainera, herrialde bakoitzak araudia bere beharretara egokitzeko aukera du, baita udal bakoitzak ere. Hauek dira Espainiako Gobernuaren bigarren faserako araudia:
- Probintziaren barruan muga geografikorik gabe mugitu ahal izanen da, baita aisialdirako ere, hamabost pertsonako taldeetan.
- Ordutegiak desagertu eginen dira, eta haurrek ez dute kalera ateratzeko ordubeteko mugarik izanen. Baina 70 urtetik gorako herritarrek jarduera fisikoa 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara egin beharko dute, eta gainontzeko herritarrei eskatu zai hiru ordu horiek adin tarte horretan daudenentzko uztea.
- Norberaren etxetik kanpo bizi direnekiko harremanetan bi metrok segurtasun distantzia gorde behar da, eta ezin bada mantendu maskara erabili behar da.
- Mendi bueltak gehienez hogei pertsona arteko taldeetan egin ahal izanen dira, eta aldez aurretik antolatutakoak izan behar dute.
- Kongresuak, topaketak, bilerak eta konferentziak baimenduta egonen dira, eta horretarako aretoak prestatuko dira.
- Ezkontzak edozein tokian egin ahal izanen dira, betiere ere edukieraren erdiarekin gehienez; aire zabalean 100 pertsona eta toki itxietan 50. Segurtasun distantzia eta osasun arauak mantendu behar dira.
- Beilatokietan aire zabalean 25 pertsona arte elkartu ahal izanen dira; leku itxietan hamabost.
- Elizak edukieraren erdia beteko ahalko dira eta pertsonen artean bi metroko segurtasun distantzia mantendu beharko da.
- Saltoki txiki guztiak ireki ahal izanen dira, edukieraren % 40arekin. Bezeroen artean bi metroko distantzia mantendu beharko da, eta ez bada posible, banaka sartu beharko dute. 65 urtetik gorakoek lehentasuna izanen dute eta beherapenak egin ahal izanen dira, jende pilaketak saihestuz.
- Hezkuntza zentroak ireki ahal izanen dira DBH4n, batxilergoan eta LHn. Hizkuntz eskolak, akademiak eta autoeskolak ere ireki ahal izanen dira edukieraren heren batekin, baina on-line bidezko formazioa lehenetsiko da.
- Tabernek eta jatetxeek barruan zerbitzuatu ahal izanen dute edukieraren % 40arekin, baina ezinen da barran eskatu eta bertan kontsumitu. Bakarrik eserita daudeei zerbitzatuko zaie. Etxera eramateko janaria eta edaria eskatu daiteke.
- Terrazek edukieraren erdian izanen dute eta mahai batean gehienez hamar pertsona elkartu ahal izanen da.
- Zahar egoitzetan bisitak baimendu ditu Espainiako Gobernuak, baina autonomia erkidego bakoitzak aratuko du zer modutan izanen den.
- Liburutegiak, erakusgelak eta monumentu multzoak ireki ahal izanen dira, beti ere edukieraren % 30ararekin eta segurtasun baldintzak bematzen badira.
- Lehiatzen hastear diren kirol klubetako eta elkarte anonimoetako kirolariek elkarrekin entrenatu ahal izanen dute, gehienez hamalau pertsona batera. Txandaka entrenatu beharko dute eta erabiltzen den azpiegituraren edukieraren erdia gainditu behar. Profesionalak ez diren ligetan aritzen diren klubetako kirolariek klubaren azpiegiturak erabili ahal izanen dituzte, baina lan saioak banaka eginen dituzte.
- Estalita daude kirol azpiegiturak eta aire zabaleko zein estaita dauden igerilekuak kirola egiteko ireki ahal izanen dira edukieraren % 30arekin. Goi mailako kirolariek, profesionalek eta federatuek erabili ahal izanen dituzte kirol azpiegiturak. Igerilekuen kasuan kirolariek lehentasuna izanen dute eta hitzordua eskatu beharko dute.
- Aisialdirako igerilekuak ireki ahal izanen dira edukieraren % 30arekin. Kopuru horrekin ezin bada segurtasun distantzia mantendu, edukiera txikitu egin beharko da. Aurretik hitzordua eskatu beharko da.
Nafarroako Gobernuaren neurriak: