Etxean dauden liburutegietako liburuak, dokumentuak, aldizkariak, DVDak zein CDak itzultzeko aukera dago dagoeneko. Atzo zabaldu zitzuten Nafarroako liburutegien sareko liburutegiak, tartean Irurtzungoa, Etxarri Aranazkoa, Altsasukoa eta Olaztikoa. Behin liburuak liburutegian utzi ondoren, 14 eguneko berrogeialdia pasako dute eta desinfektatzeko prozesua egingo zaie. Ondoren, mailegurako prest egongo dira. Maileguak ekainaren 1etik aurrera egin ahalko dira, modu telematikoan egin behar dira -telefonoz, posta elektronikoaz edo Internetko katalogoaren bidez- eta hartzera joateko hitzoruda eskatu beharko da. Liburutegien ordutegia 14:00etatik 20:00etara da.