Lanbide Heziketa, emakumezkoendako aukera ere bada

Guaixe 2020ko mai. 28a, 09:59
Ibarreko hainbat erakundeetako ordezkariek elkarrekin egin zieten gonbidapena emakumezkoei.

Hala gaztigatu dute Sakanako hainbat eragilek. Ibarrean lana opatzeko ikasketa teknikoak egiteko gonbidapena egin zuten. Sakanako Lanbide Heziketa institutuan aurrematrikula epea garagarrilaren 5era arte dago zabalik.

Sakanako Mankomunitatea, Altsasuko Udala, Sakanako Garapen Agentzia, Cederna-Garalur, Altsasuko Enplegu Agentzia, enpresa eta Sakana Lanbide Heziketa institutuko ordezkariek agerraldi bateratua egin zuten atzo. Guztiek bat egin zuten emakumezkoak lanbide teknikoetan matrikulatzeko gonbidapena egiterakoan. Nabarmendu zuten ibarrean eskaintzen diren lanak “ikasketa industrialekin” zerikusia dutela eta langile trebatu premia dutela lantegietan. Lanbide Heziketan ikasiz emakumezkoen langabezia tasa jaisteko modua izan daitekeela ere nabarmendu zuten. “Bertan ikasiz, guztion artean Sakana eraiki” mezua zabaldu zuten.