Duela 25 urte...

Urdiain-Altsasuko araztegia martxan

Guaixe 2020ko eka. 1a, 11:11

Udalek baimendu ondoren, Nafarroako Gobernuak bi herriendako araztegia egin zuen Urdiainen

Maiatzerako bi hilabete zeramatzan martxan Urdiaingo eta Altsasuko ur zikinak garbitzen dituen araztegia. Bere mekanismoari esker, segunduko 120 litro garbitzen zituen, gau eta egunez, etengabean. Ibaira ur beltzak zuzenean bota beharrean haiek araztegian zein bide egiten zuen azaltzeko erreportajea argitaratu zen.