Bigarren fasearekin zabaldu dituzte Nafarroako sareko liburutegiak, tartean Irurtzungo, Etxarri Aranazko, Altsasuko eta Olaztiko liburutegiak. Aurreko astean liburuak itzultzeko zabaldu zituzten, eta gaur liburuak hartzeko zabalduko dituzte. Dokumentua hartu aurretik liburua eskatu behar da modu telematikoan, baita hitzordua ere.