Martxoaren 14an indarrean jarri zuten alarma egoeraren seigarren luzapena onartu du gaur Espainiako Parlamentuak. Ekainaren 21 arte luzatuko da, beraz, koronabirusaren erabinez ezarritako larrialdi egoera. Luzapena 177 botorekin onartu da, legebiltzarrean eztabaida giro gogorra izan ondoren. Alarma egoearen azken luzapena izatea aurreikusten dute.
Datorren astean deskonfinamendu prozesuaren hirugarren fasea hasiko da Nafarroan. Dena ongi bitartean, eta behin alarma egoera bukatuta, ekainaren 22an laugarren fasea Normaltasun berria deitutakoa hasiko litzateke.