Nafarroako kultur arloan lan egiten duten hainbat artista, enpresa, programatzaile, kudeaketa profesional, teknikari, elkartea, eskola, konpainia eta kazetarik SOS Kultura ekimenaren barruan dagoen Kultura gara manifestuarekin bat egin dute. Ekainaren 12an, ostiralean, 12:30ean, elkarretaratzea eginen dute Iruñeko Udaletxe plazan, Kultura gara eta arriskuan gaude lelopean. Maskarak eta euritakoak erabatea eta pertsonen artean segurtasun distantzia mantetzea eskatu dute deitzaileek. Elkarretaratzea Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eginen da aldi berean; Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Pandemiak kultura gogor duen arloa izan da, eta SOS Kultura ekimenaren sustatzaileek gremioaren etorkizuna defendatu nahi dute. Deitzaileek diotenez, kultura "gizartea eraikitzeko eskubidea, ondarea, lana, osasuna, nortasuna, irizpidea eta oinarria" da. Hortaz, elkarretaratzea kulturaren garrantzia aldarrikatzeko eta kultur arloan lan egiten duten pertsonek dituzten zailtasunak azaleratzeko eginen dute. Artekale Euskal Herriko kaleko arteen elkartean abiatu zen ekimena, baina Nafarroatik "egoki" ikusi dute arte diziplina guztietara zabaltzea.
Manifestuarekin bat egiteko aukera dago.