Nafarroako lehendakari Maria Txibite Nasvascues Aragoiko, Errioxako eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) presidenteekin harremanetan jarri da erkidegoen arteko pertsonen mugikortasuna aztertzeko. COVID-19 gaixotasunak eragindako osasun larrialdiagatik, herritarrek ezin dute beraien erkidegotik atera, nafarrak ezin dugu Nafarroatik atera lan kontuengatik ez bada. Pertsonen erkidegoen arteko mugikortasuna saihesteko modu bakarra da osasun larrialdi egoera bertan behera uztea.
Txibitek jakinarazi duenez, “segurtasunagatik eta zuhurtziagatik” osasun larrialdiko neurriak arintzeko hirugarren fasea guztiz betetzearen alde dago. Beraz, hura bukatzean, hilaren 22tik aurrera izanen genuke nafarrek beste erkidegoetara mugitzeko aukera, estatuan alarma egoera desagertzen denean. EAEko Iñigo Urkullu Renteria lehendakariak hilaren 15ean izatea nahi zuen.