Kultura aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute artistek

Guaixe 2020ko eka. 12a, 16:06
SOS Kulturak antolatu duen 'Kultura gara eta arriskuan gaude' elkarretaratzea Iruñean. UTZITAKOA

'Kultura gara eta arriskuan gaude' lelopean elkarretaratzea egin dute Iruñeko Udaletxearen aurrean. Sakanako zenbait artistek kontzentrazioan parte hartu dute. 

Kultura arloan lan egiten duten ehunka artista, enpresa, programatzaile, profesional, teknikari, elakrte, eskola, konpainia eta abarrek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Iruñean, baita Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere. Pandemiak gogor jo du kulturaren arloa, eta SOS Kultura ekimenaren sustatzaileak kontzentrazioa gremioaren etorkizuna defendatu nahi izan dute. Izan ere, kultura "gizartea eraikitzeko eskubidea, ondarea, lana, osasuna, nortasuna, irizpidea eta oinarria" dela aldarrikatu dute. Elkarretaratzean parte hartu duten kultur arloko langileek kolore desberdinetako euritakoak eraman dituzte, baita maskarak eta arte eszenikoetan erabailitako zenbait atrezzoa ere. Gainera, performanceak ere egin dituzte elkarretaratea iraun bitartean.