Sakanako Erretiratuen eta Pentsiodunen Koordinakundeak bat egin du Euskal Herriko Gutun Sozialak ostiralerako deitutako mobilizazioekin. Esna dutenez, “pentsioak, soldatak, bizitza eta pertsonak, gizonezkoak zein emakumezkoak, arriskuan daude, gobernuek hartzen dituzten neurriak besteen premien kontura, gehiengoaren kontura, gutxi batzuen negozioa errazten jarraitzeko tresnak direnean”.
Gaineratu dutenez, “ez dugu onartuko 2020an 2008ko murrizketa eta austeritate politikak berriro indarrean jartzea”. Horregatik, mobilizatzeko deia egin dute, “betikoek betiko erabakiak har ez ditzaten, osasun-krisia eta ekonomia-krisitik onik ateratzeko”. Horretarako, “ezinbestekotzat” jo dute “gizarte-sektore guztien artean indarrak batzea eta mobilizatzea”. Eta ilbeltzaren 30eko greba orokorra gogora ekarri dute, orduan “batu gintuzten helburuak lortzeko” mobilizatzera deitu du koordinakundeak.