"Presoak baztertuago egon dira"

Guaixe 2020ko ekainaren 17a

LAB sindikatua euskal preso politiko eta erbesteratu guztien etxeratzea eta kartzelatik ateratzea aldarrikatzeko atera da kalera. 

"Presoen egoera bi aldiz larriagotu duen osasun-krisia dela eta, LABek presoak etxera osasuntsu eta onik itzultzeko beharra" azpimarratu du. Aldi berean, Sarek larunbatean, 17:30ean, Iruñean deitu duen mobilizazioan parte hartzera deitu du. Sarasate pasealekutik Iruñeko kartzelara martxa eginen da.