COVID-19ko epidemiak eragindako beharrei aurre egin ahal izateko, Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erabaki du udalei 25 milioi euro ematea urtea despeditu aurretik. Horretarako, gobernuak onartutako Foru Lege proposamenak Nafarroako Parlamentuaren oniritzia beharko du. Foru administrazioak emanen lukeen dirulaguntza horretatik Sakanako 15 udalek %4,32 jasoko lukete, hau da, 1.080.620,89 euro.
Dirulaguntza horren 15,5 milioi euro udalerri eta kontzeju guztien jarduera ekonomiko eta soziala suspertzeko erabiliko lirateke. Udalek inbertsioak egiteko litzateke. Eta gainontzeko 9,5 milioi euro, berriz, Foru Komunitateko udal guztiak COVID-19 a dela-eta jasaten ari diren gastu eta diru-sarrera txikiagoak arintzeko, bereziki, haur-eskolei eta musika-eskolei, kirol-zerbitzuei, aparkalekuei, zaharren egoitzei, eguneko zentroei eta hiri-garraioari dagokienez.
Nafarroako Gobernuaren udalendako dirulaguntza posibleak | |
Herriak | Kopurua |
Altsasu | 289.287,81 |
Arakil | 52.200,91 |
Arbizu | 100.332,67 |
Arruazu | 21.645,73 |
Bakaiku | 23.160,31 |
Ergoiena | 25.192,14 |
Etxarri Aranatz | 121.987,72 |
Irañeta | 22.122,41 |
Irurtzun | 115.387,54 |
Iturmendi | 23.422,32 |
Lakuntza | 79.814,77 |
Olatzagutia | 83.757,97 |
Uharte Arakil | 52.478,00 |
Urdiain | 46.021,41 |
Ziordia | 23.809,18 |
Sakana | 1.080.620,89 |