Bizitza erdigunean jartzen asmatzeko

Guaixe 2020ko eka. 18a, 12:41
Lizerratarrak Intxorreta kalean hizketan.

Ekonomia feministaren oinarriak lantzeko tailerra antolatu dute. Internet bidezko saioak hilaren 25ean eta garilaren 3an eginen dira, 17:00etatik 19:00etara.

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak Nola jarri bizitza erdigunean? izenburuko tailerra antolatu du. Oihana Gallo San Roman berdintasun teknikariak azaldu digunez, “ekonomia feministako tailerraren bidez generoak duen dimentsio sozioekonomikoaren sakondu nahi dugu”. Emakumezkoak eta gizonezkoak ekonomian kokatzeaz haratago, “feminitatea eta maskulinitatea ekonomian nola eraikitzen den ikasiko dugu. Bizitza prekarioetatik bizitza gozagarrietara salto egiteko lehen pausoak emateko tailerra da”. Izena emateko berdintasuna@sakana-mank.eus e-postara idatzi behar da. 

Emagin elkarteak emanen du tailerra hilaren 25ean, osteguna, eta garilaren 3an, ostirala, 17:00etatik 19:00etara. Web bidezko bideo-hitzaldietarako balio duen Zoom plataformaren bidez eginen dira bi saioak. Izena emateko berdintasuna@sakana-mank.eus e-posta helbidera idatzi behar da.