Sakanako 28 herrietatik Aizkorbe da administrazio erakunderik ez duen herri bakarra. Kontzejua bertan behera gelditu zen eta herriko kontuak Arakilgo Udalak kudeatzen ditu zuzenean. Hori dela eta, Aizkorbeko herri-lurrak ere udalarenak dira. Herri-lurren aprobetxamenduak eta udalaren bideak arautzen duen ordenantza indarrean sartu da. Ordenantza horrek oinarria du Aizkorbeko herri-basoko 2016ko aprobetxamendu eta hobekuntza planean. Hura egiterakoan jabetu ziren herri-lurren aprobetxamenduaren inguruko araudirik ez zegoela eta hutsunea betetzea erabaki zuen Arakilgo Udalak.
Ordenantzak arautzen dituen aprobetxamenduen artean daude: herri-larreak, etxerako egurra eta herri-lurrak. Aprobetxamendu bakoitza nola eginen den ere zehazten du araudi berriak. Gainera, erle ustiategi aprobetxamendua nola egin zehaztu du. Aizkorbeko bideei dagokienez, ordenantza berrian haiek nola erabili daitezkeen zehazten da