Konfinamenduaren arintze prozesuaren edo deskonfinamenduaren azken fasea hasiko da bihar, Normaltasun berria deitu diotena. 101 egun pasa dira koronabirusaren eragina moteltzeko Espainiako Gobernuak lehenengo alarma egoera ezarri zutenetik. Gauerdian alarma egoera indargabetuko da, eta Nafarroako mugak zabalduko dituzte. Egoera 'berrian' segurtasun neurriak mantendu beharko dira.