Mendi joa

Guaixe 2020ko eka. 25a, 17:49

Asteburuan mendizale ugari etorri dira Sakanako menditan ibiltzera.

Aingeru Epaltzak Mendi-joak (Elkar, 2017) liburuan mendian jazotako hainbat narrazio bildu zituen. Liburu hartan jasotakoak baino bizipen gehiago izan dituzte asteburuan Sakanara etorri ziren mendizaleek. COVID-19agatik ezarritako mugimenduko murrizketaren azken asteburua zen eta, gainera, eguraldi ona egin zuen. Horregatik, larunbatean mendizale nafar ugari izan ziren gurean. Eta muga pasa zezaketela eta Euskal Autonomia Erkidegoko mendizaleak etorri ziren igandean. Horren adierazle ziren Uharte Arakilen, Unanun, Lizarrustin edo Urbasa-Andian aparkatutako auto pila eta autokarabana ugariak.