Aldarrikapen bildumak plazetan

Guaixe 2020ko eka. 25a, 18:20

Hemen erabaki, herritarrok erabaki lelopean Hamaika Gara dinamikak igande eguerdirako deialdia egin zuen Lakuntzan, Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Bakaikun. 

Deitzaileek adierazi zutenez, “herritarrok eta gure aldarrikapenek plaza publikoa berreskuratzeko garaia da: premiazkoa da bizi dugun eta datorren krisiari Euskal Herritik eta guztion artean erantzun behar diogula adieraztea, eta tokiko erabaki burujabeak aldarrikatzea”. Lau plazetan makina bat aldarrikapen jaso zituzten.