Txartelarekin pagatzeak dendei kalte egiten die

Guaixe 2020ko eka. 29a, 10:43
Etxarriarrak plazako terrazetan igande eguerdian.

Hala salatu dute Nafarroako zortzi dendari elkartek, tartean Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak. Bankuei datafonoa erabiltzeagatik banku-komisioak jaisteko eskatu diete.

COVID-19 gaixotasunaren ondorioetako bat dendetan sumatu dute: kreditu- eta zordunketa-txartelen erabilera ia bikoiztu egin da azken asteotan. Nafarroako zortzi dendari elkartek jakinarazi dutenez, “sektoreen arabera, dendetan txartela erosketen %50ean erabiltzetik % 95etik gora izatera pasa da. Eta ostalaritzan antzeko hazkundea izatera pasa da”. Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak (SDOZE) eta Nafarroako beste zazpi elkarteetako ordezkariek azaldu dutenez, “aste gutxitan inork ez du harritzen freskagarri bat edo ogi barra bat bitarteko digitalekin ordaintzea, eta horrek kalte ekonomikoa egiten die bezeroei zerbitzu hori eskaini behar dieten saltokiei”.

Gaixotasunaren kutsatzeak saihesteko Osasun Ministerioak txartelaren edo mugikorraren bidezko ordainketa erabiltzeko egindako gomendio egin zuen. SDOZEtik azaldu dutenez, “zerbitzu hori pandemia ez zabaltzeko gure ekarpen gisa hartzen dugu zerbitzu hori”. Elkarteek gogorarazi dutenez, “sektorea laguntzeko, merkatariek bankuen datafonoak erabiltzeagatik banku-komisioak jaistea eskatu genuen duela aste batzuk”. Elkarteetatik nabarmendu dutenez, “dendari gehienek mota horretako ordainketak baimentzen dituzte edozein erosketagatik, COVID-19ren kutsadurari aurre egiteko prebentzio-neurri gisa, baina, oro har, bankuen erantzunik ez dugu jaso”. 

Ministerioak kutsatzeak eragozteko dirua ahalik eta gutxien erabiltzea eskatu zuen. Horren ondorioz, “dendariok kostu berri bat hartzen dugu gure gain. Txartelarekin ordaintzeko gutxienez 10 euroko erosketa egiteko muga kendu behar dugu eta, gainera, datafonoaren komisioa eta dagokion ehunekoa pagatu” Azpimarratu dutenez, egiten dituzten salmenten %95 baino gehiago datafonoaren erabileragatik banku-komisioa pagatuz egiten dute.   

Elkarte sinatzaileak
Errotxapekoa, Txantreakoa, Sanduzelaikoa, Mendillorrikoa, Iturramakoa, Nafarroako saltoki txikien elkartea, Tafallakoa eta Sakanakoa.