Aizkora

Euskal Herriko Aizkora Txapelketak bertan behera

Guaixe 2020ko uzt. 1a, 10:12
2019ko Euskal Herriko 2. Mailako Txapelketako finala, Altsasun.

Euskadiko Herri Kirol Federazioak aurtengo 8 txapelketak ez jokatzeko erabakia hartu du, osasun arrazoiak eta arrazoi ekonomikoak direla medio

Euskadiko Herri Kirol Federazioaren Zuzendari Batzordea ekainaren 25ean bildu zen eta erabaki zuen aurtengo Euskal Herriko Aizkora Txapelketa guztiak bertan behera uztea, osasun arrazoiak eta arrazoi ekonomikoak argudiatuta. 

Izan ere, egoera ez da batere samurra. Batetik, COVID-19aren pandemiak eragindako osasun egoeraren ziurgabetasuna dago, “aurretik sumatu ezinezkoa eta bilakaera aldakorrekoa”, Euskadiko Herri Kirol Federazioaren ustetan. Eta horri arrazoi ekonomikoak gehitu behar zaizkio. Herrietako festak bertan behera geratu dira, udalek ziurgabetasun ekonomikoa dute, eta udalen edo entitateen dirulaguntza eta sustengurik gabe, soilik sarreren salmentarekin ezin da halako txapelketarik antolatu. Hortaz, aurten ez da Euskal Herriko Aizkora Txapelketarik jokatuko. 

“Aurreko guztia kontuan hartuta, txapelketek beraiekin dituzten zortzi proben antolakuntza normala bermatzea ezinezkoa dela ikusi da. Eta ekitaldi guztiak ez egiteak, alde batetik kategorien arteko igoera eta jaitsieretarako kaltea sortuko luke, eta, bestetik, kontratatutako egurraren jasanezinezko kalte ekonomikoa” dio Euskadiko Herri Kirol Federazioak kaleratutako prentsa oharrean.

Xotako kategoria txikiko taldetan izena ematea zabalik
Osasuna Magna Xotako zuzendaritzak azaldu duenez, uztailaren 1ean zabalduko da 2020/2021 ikasturterako Osasuna Magna Xotako harrobietako taldeetan izena emateko epea, goizeko 10:00etatik 13:00etara, Xotak Irurtzunen duen bulegoan (Lizarra kalea 5, 2. pisua, 649 415 806). Izena ematerakoan 50 euro ordaindu beharko dira eta gainontzekoa lehiaketa egutegia hasi baino lehen (Somos Verdes Somos Rojos txartelarekin 120 euro guztira, eta txartelik gabe 100 euro guztira). Kuotak mediku asegurua, mutualitatea, taldeko ekipamendua eta Osasuna Magnako abonua jasotzen du.