Txirrindularitza

Rural Kutxa taldea Iruñean kontzentratuta dago Vuelta prestatzen

Guaixe 2020ko eka. 30a, 12:21

Atzo, astelehena, urriaren 21ean Sakanatik pasatuko den Vueltako etapa prestatu zuten eta gure ibarrean aritu ziren entrenatzen, Aralarko San Migel igotzen

Rural Kutxa-Seguros RGA talde profesionala igandetik Iruñeko Bed4U hotelean kontzentratuta dago, Espainiako Vueltako lehendabiziko etapak prestatzen. Atzo, entrenamenduei ekin baino lehen, Iruñeko San Lorenzo elizan San Fermin bisitatu zuten, zapi solidarioaren ekimenean parte hartzeko, eta ondoren urriaren 21eko Vueltako etapa prestatu zuten, hain zuzen ere, Iruñean hasi eta Lekunberrin despeditzen dena, Urbasako portutik Olaztira jaitsi eta Sakana zeharkatuz Uharte Arakilera heldu eta Aralarko San Migel santutegira igoko dena, Uharteko pistatik. Uharteko pistatik gora igotzen ikusi genituen txirrindulariak, eta bukaeran talde argazkia atera zuten Lekunberrin.