DNA, dantza garaikidea eta artearen mugimendua sustatzeko programa

Guaixe 2020ko uzt. 1a, 11:37
Andrea Irurzun, Martxel Rodríguez (Led Silhouette), Sayoa Belarra, Jon López (Led Silhouette), Estitxu Arroyo Sánchez, Ion Barbarin (Amico Teatro) eta maskararekin Txori García Úriz. NAF. GOB.

DNA 2020 Nafarroako Dantza Garaikidea programa aurkeztu dute. Uztailaren eta abenduaren artean izanen da Nafarroako hamar udalerritan, tartean Etxarri Aranatzen. Gainera, Ion Barbarinen Amico konpainiak parte hartuko du programan 

Nafarroako dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea du helburu DNA 2020 Nafarroako Dantza Garaikidea programak. Bederatzi konpainiek parte hartuko dute, eta, besteak beste, sorkuntza eta ikerkuntza egoitzak eta konpainien emanaldiak izanen dira. Nafarroako Kultura Zuzendaritza Batzorde Nagusiak eta Baluarten Fundazioa antolatu dute Antsoain, Agoitz, Bera, Etxarri Aranatz, Lizarra, Los Arcos, Arangureko harana, Ribaforada, Tafalla eta Atarrabiako udelekin batera. Guztiak Nafarroako Antzoki Sareko kideak dira eta Nafarroako Museoak eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroak ere parte hartu du proposamenean. 

Sorkuntza
Nafarroako Antzoki Saretik hautatutako espazioetan sorkuntza eta ikerkuntza egoeitzen egiteko aukera eskainiko zaie dantzari profesionalei, eta, ondoren, herri bakoitzeko ikus entzuleei eginen die bitartekaritza jarduerak eta hausnarketarako topaketetan gehituko zaizki. Egoitzetan sortutako obrak erakutsiko dira beste espazioetan. 

Emanaldiak
Bestetik, DNA 2020ren barruan 2019ko maiatzetik iralera bitartean egin ziren sorkuntza egoitzen emaitzen den lanen bat aurkeztuko da, eta Erriberriko 2019ko jaialdiaren esperruan inskribatutako beste sorkuntza egoitza baten emaitza gehitu zaio. Hortaz, besteak beste, Irañetan bizi den Ion Barbarin antzerkigilearen Amico Teatro konpainiaren Transitos antzezlana ikusteko aukera izanen da Antsoain, Agoitz, Bera, Lizarra, Etxarri-Aranatz, Arangurengo Harana, Tafalla eta Atarribia herrietako antzokietan. Gainera, iazko sorkuntza egoitzetan landutako Kon Moción konpainiaren “El equilibrio entre sujetar y soltar”; Led Silhouetteren “Cóncavo-Convexo”; Dinamo Danzaren “Elektrical Body” ikuskizunak izanen dira antzoki hauetan ere.