Pilota

Masters CaixaBank: Zabaleta vs Martija

Guaixe 2020ko uzt. 1a, 09:47

Zabaleta eta Olaizola, 2018an Donostiako Hiria Trofeoa irabazi zutenean.

Gaur Masters CaixaBank Torneoan, Olaizola II.a-Zabaleta Ander Peña-Martijaren kontra ariko dira, Irunen (22:15, ETB1)

Masters CaixaBank Torneoko 1. jardunaldiko azken partida jokatuko da gaur, San Martzialetan, Irunen. Bertan, Jose Javier Zabaleta eta Julen Martija atzelari sakandarren arteko lehiaz gozatzeko aukera izango dute pilota zaleek (22:15, ETB1). Zabaletak Aimar Olaizola izanen du bikotekide, eta Martija Oinatz Bengoetxearekin aritzekoa zen, baina leitzarrak izterrean min hartu du eta bere tokia Jon Ander Peñak hartuko du. 

Jose Javier Zabaleta eta Aimar Olaizola aurretik bikote aritu izan dira eta 2018an San Mateotako torneoa irabazi zuten. Baina aurrean Peña eta Martija izanen dituzte, sorpresa emateko prest. 

Ondoren datorrena
Asteburuan Masters CaixaBank Torneoko 2. jardunaldiko partidak jokatuko dira. Elezkano II.ak eta Aretxabaletak Altuna III.a-Imaz izanen dituzte aurkari Labriten (larunbatean, 18:00etan) eta Urrutikoetxea eta Irribarriaren kontra ariko dira Peña eta Martija Zaldibarren (larunbatean, 22:15ean, ETB1). Olaizola II.ak eta Zabaletak Artolaren eta Rezustaren kontra jokatuko dute Labriten (igandean, 17:00etan, ETB1), eta Ezkurdiak eta Arangurenek Jaka eta Albisu izanen dituzte aurkari Aginagan (igandean, 18:00etan). Labriteko igandeko jaialdia zabaltzen duen partidan Joanes Bakaikoak eta Mariezkurrena II.ak Peio Etxeberriaren eta Erostarberen kontra jokatuko dute.