Material bilketa Altsasun, behar duenak erabili dezan

Guaixe 2020ko uzt. 8a, 09:58

Ayuda Contenedoresek material bilketa egiten du Altsasun. "Eskatzen diguten toki guztietara bidaltzen da laguntza, ez dugu inolako bereizketarik egiten. Eskatzen duen guztiari ematen diogu" diote boluntarioek. Asteazkenetan, Altsasuko azoka egunean, egiten da bilketa, goizeko 10:00etatik 13:00etara, Altsasuko Udalak Frontoiko Zeharbideko 14. zenbakian duen bajeran, eta erabiltzen ez ditugunak bertara emateko deia egin dute.

Erlazionatuak

Laguntza, Sakanatik mundura

Maider Betelu Ganboa 2020 uzt 07 Altsasu