Txirrindularitza

Marea laranjaren kamiseta berria aurkeztu dute

Guaixe 2020ko uzt. 2a, 10:55

Euskaltel Euskadik taldearen aurtengo maillota, egutegia eta marea laranjaren kamiseta aurkeztu zituen atzo Derion, tartean Jorge Azanza zuzendaria zela 

Euskaltel Euskadi taldeak apirilerako zeukan aurreikusia aurtengo maillotaren eta marea laranjaren kamisetaren aurkezpena, baina koronabirusaren krisiak bertan behera utzi zuen. Horrela talde laranjak atzo egin zuen aurtengo egutegiaren, maillotaren eta marea laranjaren kamisetaren aurkezpena, Euskaltelek Derion duen egoitzan. Tartean zen, jakina, Euskaltel Euskadi taldeko zuzendari Jorge Azanza altsasuarra. Taldeak 23 probatan hartuko du parte, eta uztailaren 28an abiatuko den Burgosko Itzulian hasiko da martxan. Jorge Azanzak azaldu zuenez, denboraldiari ekiteko “oso gogotsu” daude. 

Euskalteleko bezeroen artean eta zaletuen artean, zozketa bidez, guztira 50.000 kamiseta banatuko dituzte, marea laranja martxan jarri eta txirrindularitza probetan errepideak eta bazterrak koloreztatu ditzaten.