Unibertsitaterako bidean

Guaixe 2020ko uzt. 8a, 10:04

Pandemia dela eta, ikasleek baldintza berezietan egin dituzte aurten azterketak. Argazkia: NUP.

Aurkeztutako ikasle sakandar guztiek gainditu dute Unibertsitatean sartzeko Batxilergoko Ebaluazioa.

Unibertsitatean sartzeko Batxilergoko Ebaluazioa egin zuten Nafarroan joan den hilabeteko 23a eta 26a bitartean. Proba egiteko izena eman zuten  3.537 ikasleetatik 3.396 ikaslek gainditu zuten ebaluazioa (% 96,53). Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institututik 44 ikasle joan ziren proba egitera, eta guztiek gainditu dute. Bat ez beste guztiak D ereduko ikasleak dira. Nafarroan D ereduko ikasleen % 97,65ek gainditu zuten, eta G eta A ereduetako ikasleen % 96,13k.