Zauriturik gabeko istripua

Guaixe 2020ko uzt. 13a, 10:56
Autoa buruz behera gelditu zen. Argazkia: Foruzaingoa.

Autobia ondoko errotondan autoa iraulia gelditu zen, NA-7100 errepidean.

Fourzaingoak jakinarazi duenez, auto batek istripua izan zuen Arbizuko industrialdera eramaten duen errotondan, Ergoienatik heldu den errepidean (NA-7100). Ibilgailua bidetik atera eta irauli egin zen, errepidearen zati bat oztopatuz. Ez zen zauriturik izan. Foruzaingoak jakinarazi duenez, gidariari lau salaketa jarri dizkiote: istripuaren ondoren daturik ez emateagatik (200 euro), kaltetutako enpresari daturik ez emateagatik (200 euro), ibilgailua errepidetik lehenbailehen ez kentzeagatik (80  euro) eta errepidean oztopoa zegoela ez seinaleztatzeagatik (80 euro). “Momentuz” 560 euroko isuna jaso du gidariak, Foruzaingoak azaldu duenez. 

Bestalde, Foruzaingoa gidari bat ikertzen ari da, ustez agiriak faltsutzeagatik. Irurtzunen atzeman zuten.