Pilota

Masters CaixaBank Torneoko 5. jardunaldiko partida etxean jokatuko du Ezkurdiak

Guaixe 2020ko uzt. 16a, 11:08
Ezkurdia eta Martija elkarren kontra ariko dira Arbizun.

Ezkurdia eta Arangurenek Bengoetxea VI.a eta Martija izanen dituzte arerio uztailaren 26an Arbizun. Sarrerak salgai daude

Masters CaixaBank Torneoko 5. jardunaldiko pilota partida bat Arbizuko frontoian jokatuko da. Hain zuzen ere uztailaren 26an, igandearekin Ezkurdiak eta Arangurenek Bengoetxearen eta Martijaren kontra jokatuko dutena (17:00). Beraz, Binakako Txapelketan elkarrekin dabiltzan Ezkurdia eta Martija kasu honetan elkarren kontra ikusteko aukera paregabea izango dugu Sakanan bertan. 


Jaialdia zabaltzen duen partidan, Joanes Bakaikoa etxarriarrak Ibai Zabalarekin osatuko du bikoa, Salaberriaren eta Tolosaren kontra aritzeko. Jaialdiko sarrerak salgai daude https://proticketing.com/pelotavasca/es webgunean.