Asier etorri zaigu gaur esanez izugarrizko pagotxa topatu duela merkatuan! Platerak sailkatzen dituen robota! Aho bete hortz geratu gara denak. Zertarako behar dugu guk, ordea, platerak sailkatzen dituen robota?!
Tira, harridura pasa zaigunean, eta farre batzuk bota ondoren, tramankulua martxan jartzea erabaki dugu. Zer egingo ote du? Eskuliburuak honako hau dio: Ezkerrean dagoen pila batetik hartzen ditu platerak eta eskuinaldean bi multzotan jar ditzake, 1 edo 2 deituriko multzoetan hain zuzen ere. Hori gertatzeko, robotari 1 edo 2 zenbakiez osatutako segida bat eman behar zaio.
• 1 aginduak honakoa esan nahi du: hartu plater bat ezkerreko pilatik, eta jarri 1 deituriko pilan.
• 2 aginduak honakoa esan nahi du: hartu plater bat ezkerreko pilatik, eta jarri 2 deituriko pilan.
Ez dirudi konplikatua. Proba bat egiteko, honako segida eman diogu robotari: 2 1 2 1 1 2 1.
Robotak bere lanarekin amaitu duenean, pilak honela geratu dira:
Esan ahal izango zenuke nola zeuden platerak hasieran?
Aukeratu (A), (B), (C) edo (D) aukeren artean.
Badakizue, emaitza ostiralean https://guaixe.eus/komunitatea/EdurneLarraza helbidean.
Hori bai, momentuz agur esan behar dizuet. Hau izango da nire azken ekarpena bolada batean behintzat. Oso polita izan da niretako zuen artean egon ahal izatea, eta Guaixeri eman didan aukera zoragarri hau eskertu nahiko nioke. ONGI SEGI!