Futbola

Sakanako Futbol Campuseko bigarren txanda, kitto

Guaixe 2020ko uzt. 17a, 12:27

Dantzalekuk hartu du Mankomunitateak aurten antolatutako Sakanako Futbol Campus berezia. Distantziak mantenduta aritu behar izan dute gazteek, baina hala ere, ongi pasa dute. 

Sakanako Mankomunitateak Altsasuko Udalaren laguntzarekin antolatutako Sakanako Futbol Campuseko bigarren txandan 2005ean, 2006an eta 2007an jaiotako 12 gaztek hartu dute parte. Maalen Beraza Etxarri eta Aitor Lara Zia monitore sakandarrek Dantzalekun gidatutako saioetan futbolera trebatu dira, osasun pandemiak eskatzen dituen distantziak eta segurtasuna bermatuta. Gaur egun ezin da futbolera normaltasunez aritu, baina bestelako ariketak egiten ondo pasatu dutela azaldu dute monitoreek. 

12 partaideak
Eneko Galan Moreno, Eneko Guajardo Asurabarrena, Eneko Iraurgi Marcos, Eneko Lopez Lizarraga, Alain Razkin Andueza, Aitor Aldunate Andueza, Gorka Senar Rekalde, Unai Sanchez Iriarte, Aimar Apaolaza Gaztelu, Markel Mazkiaran Aznar, Oiham Gartzia Saralegi, Josu Larrea Martinez, Gurutz Goikoetxea Irisarri, Alain Zufiaurre de la Vega eta Amets Satrustegi Bakaikoa. 

Hurrengo astean Sakanako Triatloi Campusa
Uztailaren 20tik 31ra Sakanako Triatloi Campusa antolatu du Sakanako Mankomunitateak, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Ekimenak arrakasta itzela lortu du, COVID-19a dela eta 20 pertsonendako tokia mugatu behar izan baitu Mankomunitateak eta toki horiek berehala bete baitira. Maalen Beraza eta Oihan Soto izango dira monitoreak.